Berriak

Atzealdea

“Eskola zaharrak” eraikuntzak monumentu izendapena jaso zuen.

“Eskola zaharrak” eraikuntzak monumentu izendapena jaso zuen.

2017·06·06


Udalaren eskaerari jarraituz Eusko Jaurlaritzak 2016ko azaroaren 25eko aginduan monumentu izendapena eman zion Eskola Zaharrak eraikuntzari. Udalaren eskaerak eraikuntza eraberritzeko duen proiektuarekin egiten du bat, alde batetik ormaiztiarrentzat berezia den eraikuntzaren babesa lortuko delako, eta bestetik eraberritze obretarako diru-laguntzak lortzeko bidea irekitzen digulako.

Udalak legegintzaldi honetarako duen proiektu nagusiena dela esan dezakegu,  eraikuntzak ormaiztiarrei eskainitako kultura eta gizarte zerbitzu garrantzitsuak bilduko dituelako, Gaztelekua, Adinekoentzat Eguneko Arreta Zerbitzua eta Liburutegia besteak beste.