Berriak
Atzealdea

2021eko ekitaldirako Zerga Ordenantzaren hasierako onespena.

2020ko urriaren 19an izandako Osoko Bilkura

2020·10·20


Uztailaren 5ko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Hazienda Lokalak arautzen dituenak, agindu bezala, 2020ko urriaren 19an izandako Osoko Bilkuran, honako hau erabaki
zen ahobatez:

1. 2021eko Ordenantza Fiskalaren hasierako onarpena.

Hartutako akordioa eta bideratutako espedientea jendaurrean jartzen da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak agindu bezala.
Horretarako iragarkiak argitaratuko dira bide ofizial honetan eta udaletxeko iragarki taulan, hori dena erregela hauei jarraiki:

a) Non dauden agerian: Udal honetako Idazkaritzan.
b) Aztertzeko eta erreklamatzeko epea: 30 lanegunetakoa, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN agertu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Kexa egin dezaketenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 17. artikuluan azaltzen direnak.
d) Non aurkeztu: Udaleko Sarrera Erregistro Orokorrean eta Prozedura Administratiboaren 39/2015 Legeak bere 66. artikuluan esaten duen tokietan.
Informazio hau emateko epea amaitu ondoren, eta erreklamaziorik edo oharrik ez badago, hartutako erabakia behin betikoa izango da eta ez da beste erabakirik
beharko.

Ormaiztegin, 2020ko urriaren 19an. — Jon ENRIQUE GALARZA, alkatea.