Berriak

Atzealdea

Gazteleku- PSZ Zerbitzua martxan Ormaiztegin

2017ko maiatzetik

2017·05·01


Maiatzean jarri da martxan Ormaiztegiko PSZ zerbitzua, edo modu ezagunago batean Gaztelekua. Modu probisionalean Udaletxe azpiko lokaletan jarri da martxan, “Eskola Zaharrak” eraikuntza berritu arte. Hasiera batean 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzu bat da, nahiz eta zerbitzuak beste adin tarteko haur eta gazteekin programa garatzeko helburua duen.

Zerbitzua ostiraletik igandera eskaintzen da 17:00ak eta 20:00ak bitartean, nahiz eta bertako arduradunak ostegunetan ere lan egiten duen programazio eta prestaketa lanetan besteak beste.

Momentuz arrakasta handia jaso du, eta uztaila eta abuztuan etengo den arren martxan dago, eta hori da garrantzitsuena.