Berriak
Atzealdea

UDALAREKIN HARREMANA

Harreta telefonikoa ohiko ordutegian, korreo elektronikoa edo zerbitzu telematikoak martxan daude herritarrei zerbitzuak bermatzeko.

2020·04·07


Neurri sanitarioei erantzuteko Ormaiztegiko Udalak aurrez-aurreko harreta bertan behera utzi bazuen ere, herritarren beharrei erantzuteko kanalak zabalik mantentzen ditu.

Harreta telefonikoa ohiko ordutegian eta zerbitzu telematikoak 24 orduz.Begiratu web honetako Udala/Bulego-Telefonoak  atala.

Gizarte Zerbitzuak: alarma egoeraren ondorioz LAGUNTZA BEHARREAN BAZAUDE, jo ezazu zalantzarik gabe Udalaren Gizarte Zerbitzuetara, Udal Bulegoetara  ohiko ordutegian deituz (943882660), edota Gizarte Teknikariarekin zuzenean harremanetan jarriz.

Gizarte Zerbitzuak (Miren Martinez)

  • Ordutegia: Astelehen eta ostegunetan 9:00etatik 15:00etara
  • Telefonoa: 943 88 26 60
  • Faxa: 943 88 92 12
  • Postagizarte@ormaiztegi.eus
  •  

ADINEKO PERTSONA BAZARA, eta nolabaiteko laguntza behar baduzu (etxean laguntza, botikak, erosketak egin...), deitu 644429501 zenbakira astelehenetik ostiralera 14:00etatik 18:00etara edo erabili telefono orokorra.

Bake epaitegia eta erregistroa:

Ordutegia: astearte eta ostiraletan  9:00etatik 12:00tara

Posta: epaitegia@ormaiztegi.eus