Berriak
Atzealdea

“Irai Errota” – 19. Sektorea birpartzelatzeko proiektuaren behin betiko onespena.

2020ko urriaren 19ko Ezohiko Osoko Bilkura

2020·10·20


2020ko urriaren 19ko Osoko Bilkura Ezohikoan, Udalbatzak honako akordio hau hartu du ahobatez, hots: Lehenengoa. Irai Errota – 19. Sektoreko Birpartzelazio Proiektua behin betiko onestea.

Akordio honen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahalko da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, argitaratzen den egunaren hurrengotik hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurkaratu ahalko da akordioa, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetean akordioa argitaratu eta biharamunetik. Gainera, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahalko da.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 43. artikuluarekin bat etorriz argitaratzen da.

Ormaiztegin, 2020ko urriaren 19an.—Alkateak, Udalbatzak eskuordetuta.