Berriak
Atzealdea

Argikuntza publikoa berrituko da.

LED sistemara aldatzeko lanak hasiko dira.

2021·02·19


Datorren astean hasiko dira udalerriko argiteria berritzeko lanak. Ormaiztegi ingurumenera eta energia aurreztera bideratutako argiztapena edukitzeak dakartzan abantailez gozatzen hasiko da.

Argiztapen berriak zerbitzuaren kostuaren murrizpena ekarriko du, eta gure argiteri publikoak errespetu handiagoa izango du gure ingurunearekin.

Tecuni enpresak emango duen zerbitzu berriak energiaren kudeaketa, horniduraren prestazioak, instalazioen mantentze-lanak eta argiteria publikoaren hobekuntza eta berrikuntza hartuko ditu LED teknologian oinarrituz, zerbitzu eraginkorragoa emanez.

Ormaiztegik bere apustua berresten du energia berdeagoaren alde, oraina zainduz eta etorkizuna bermatuz.