Berriak
Atzealdea

GIZARTEKO ETXEKO TABERNA IREKIKO DA ABENDUAREN 12an

Kudeatzaile berriekin jarriko da martxan.

2020·12·11


Behin esleipen prozedura amaituta, Gizarte Etxeko ostalaritza zerbitzua martxan jarriko da larunbat honetan, kudeatzaile berriak izango dituelarik. Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriei erreparatuz, guztion zerbitzura izango da abenduaren 12tik aurrera. Egun honetan bi orduz irekiko da bertara hurbildu nahi duten herritarrak eta kudeatuko duten profesionalak elkar ezagutzeko aukera izan dezagun, eta bide batez tabernak izango duen eskaintzari buruzko informazioa izan ahal izateko.

Hemendik aurrera, ostalaritzari unean uneko ezarriko zaizkion baldintzen arabera eskainiko du zerbitzua.