Berriak
Atzealdea

Herriko jaiak bertan behera uzteko erabakia

Udalbatzak gaia aztertu zuen irailaren 21eko Osoko Bilkura Ohikoan

2020·09·22


Ormaiztegiko Udalbatzak uztailetik ospatutako lehen Osoko Bilkura Ohikoan, krisi sanitario egoera honetan herrian ospatzekoak ziren jaien inguruan erabakiak hartzeko hausnatu ondoren, egokiena iraileko San Mielak eta azaroko Ander Deunaren jaiak bertan behera uztea adostu du.

Herritar guztiontzat erabaki tristea den arren, bizi dugun momentuan irizpide sanitarioak lehenetsi behar dira, eta herritar guztion osasuna zaintzea da helburua.

Era berean, Udalbatzak dei bat egin nahi die herritar guztiei, egun horietan arduraz eta neurri sanitarioak errespetatuz joka dezaten, herrian kalte handiagorik sor ez daitezen.