Berriak
Atzealdea

UDAL IGERILEKUAK

Udalak irekitzeko ezarri dituen baldintzek igerilekuan COVID-19ari lotutako arriskuak minimizatu nahi dituzte.

2020·06·05


Udal igerilekuak ekainaren 26tik irailaren 6ra egongo dira zabalik. Helburua gure udalerrian hain garrantzitsua den aisialdi-zerbitzu hori eskaintzea bada ere, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egungo egoeran ahalik eta higiene eta osasun-berme gehienekin egin behar dugu.

Hori dela eta, Udalak irekitzeko ezarri dituen baldintzek igerilekuan COVID-19ari lotutako arriskuak minimizatu nahi dituzte, batez ere gomendatutako gizarte-urruntzeko neurrien galerarekin eta transferentzia-mekanismo gisa erabil daitezkeen erabilera komuneko objektuekiko kontaktuarekin lotuta.

Udalak COVID-19 Kontingentzia Plana egin du. Plan horrek ondorengo  puntu nagusiak biltzen ditu:

 

  • Sarreran, lehentasuna emango zaio ORDAINKETA TELEMATIKOARI (kreditu-txartelarekin), ahal den neurrian, txanponekin eta billeteekin kontakturik ez izateko.
  • Igerilekura sartzean ilarak sortzen badira, segurtasun-distantzia bermatzen duen zoruan dagoen  markaketa errespetatu beharko da. Irteerak eta sarrerak seinaleztatuta egongo dira.
  • Gizarte-distantziari eta aforoen kontrolari eusteko, EREMUA PARTZELATUTA EGONGO DA: belar eremuan 9m2-ko partzelak egongo dira GEHIENEZ 5-6 PERTSONAZ  osatutako taldeentzat; talde handiagoak zementatutako kantzatan kokatu beharko dira, taldeen arteko distantzia mantenduz. Partzela horien perimetroa 2 m-ko korridore batek bananduko du. Nahitaezkoa da erabiltzaileek partzelaren barnealdea soilik okupatzea. Partzelen planoa karteletan ikusgai izango da.
  • Zirkulazioaren noranzkoa, sarrerak eta irteerak adierazten dituzten KARTELAK ETA SEINALEAK egongo dira, baita erabiltzaileek bete beharreko gomendioak ere. Era berean, bainularien aurrean uraren kalitateari buruzko informazioa jarriko da.
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK IREKITA egongo dira, baina 1,5M-KO PERTSONEN ARTEKO DISTANTZIA bermatzeko seinaleak egongo dira: aldageletako bankuetan puntu berdez adieraziko dira erabilgarri dauden tokiak, eta puntu gorriz libre utzi beharrekoak. Berdin gertatuko da dutxetan, erdia bakarrik erabili ahal izango delarik. Komun bat egongo da irekita aldagela bakoitzean, xaboia eta/ desinfekziorako soluzioa, erabili eta botatzeko papera eta paperontzia (tapa eta pedala) izango dituena.
  • Ezin izango da aldageletan hamakarik utzi, ezta objektu pertsonalik ere.Erabiltzaileeek egunero eraman eta ekarri beharko dituzte.
  • IGERILEKUAN EZINGO DIRA ERABILI BALOIAK, KOLTXONETAK... eta EZIN IZANGO DA ERTZEAN ESERITA EGON. HASIERA BATEAN URETAN EDUKIERA 35 LAGUNEKOA IZANGO DA ETA AFOROA GAINDITUZ GERO 20 MINUTUKO TXANDAK EZARRIKO DIRA.
  • EZ DA ZAKARRONTZIRIK IZANGO, BERAZ BAKOITZAK ERAMAN BEHAR DU BERE ZABORRA.
  • Instalazio guztiak garbitzeko eta desinfektatzeko protokolo bereziak landu dira, bai eta ontziko uraren kalitatea kontrolatzekoak ere.
  • Aforo orokorra eta ondorioz pertsonen arteko distantzia egokia mantentzen direla bermatzeko, ERROLDATUAK EZ DIREN ERABILTZAILEEN KOPURUA MURRIZTUKO DA %10-ERA, bai bonoetan baita eguneko sarreratan ere. Sarrera orokorrean, eta ez erroldatuei dagokionez, edukiera gaindituz gero, sartzea galarazi ahal izango da.

Baldintza sanitarioen arabera aldaketak egon litezke baldintza hauetan.

Gogorarazi nahi dugu garrantzitsua dela kontzientziazio kolektiboa eta erantzukizun indibiduala.