Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

BEREZ GARBITZEN DIREN KOMUN PUBLIKOAK JARRIKO DIRA

1
Uztailean hasiko dira komun publikoak jartzeko obrak

2019·02·06


Aspaldiko eskaera da Ormaiztegin komun publikoak jartzearena. Hauen beharra batik bat adineko pertsonek azaltzen bazuten ere, Euskadi Lagunkoia proiektuaren baitan egindako galdeketek azaleratu dute beste kolektibo batzuek ere faltan botatzen dutela, besteak beste adin txikiko umeen gurasoek edota Osasun Etxeko arduradunek. Hauekin batera kontutan hartu behar dugu Ormaiztegik gero eta bisitari gehiago jasotzen dituela, Zumalakarregi museoa eta gure ingurunea bisitatzera datozen taldeak bereziki.

Horrela PRIMUR S.A.U enpresari esleitu zaio komunen instalakuntza eta hilabete honetan hasiko dira beharrezkoak diren obrak. Komunak Zumalakarregi kalean kokatuko dira, eliza ondoan dagoen plazarako sarreran; berez garbituko dira erabilera bakoitzaren ondoren, kanpotik "corten" altzairuzkoak izango dira, inguruarekin bat eginaz, eta barrualdea berriz altzairu herdoilgaitzezkoa izango da.

 

1

Web edukia bistaratu