Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

Herrigunea eraberritzeko lanak.

Otsailetik aurrera egingo dira herrigunea eta baserri bideak eraberritzeko obrak.

2019·02·06


Maiora Enparantza eta Muxika Egurastokiaren berrikuntza izango dira obra garrantzitsuenak.

Lehengoari dagokionez parkineko asfaltoa berritu, pintatu eta espaloiaren egokitzapena egingo da; obra esleituta dago eta otsailean bertan hasiko dira lanak.

Muxika Egurastokian egin beharreko lanak konplexuagoak dira, eta estoldiaren, zoladuraren eta lorategiaren berrikuntza suposatuko dute. Proiektua amaitu eta esleipen prozedura martxan jarriko da, obrak esleitu eta ahalik eta azkarren martxan jartzeko.

Hauekin batera Ojarbi eta Arandi baserrietara doazen bideak parzialki berrituko dira, egoera txarrean dauden eremuak berritzeko.


Web edukia bistaratu