Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/01/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

Kokalekua 

Gipuzkuako Goierri eskualdean, Ormaiztegi, Eztanda ibaiak osatutako haran ttipian kokaturik dago, hirigunean bertan, ibai honi, Santa Lutzi erreka gehitzen zaio. 6,9 km2ko azalera du.

Iparraldean Ezkio-Itsaso du mugatzat; hegoaldean Mutiloa eta Idiazabal herriak; ekialdean Beasain eta mendebaldean Gabiria eta Mutiloa. Itsasoaren mailatik 200 metro goruntz kokaturik dago.

Haraneko bi aldeetatik lursorua goruntz doa, Española mendiaren altuerara, 433 m. eta Ukarreora, 365 m.tara iritsiz Lurraldea nahiko ureztatua dago, lehen aipatutako bi arroez gain, haranetik maldan behera jeisten diren erreka eta estropada asko baititu. Hortik, Ur-maiz-tegi izena.

Klima epela eta hezea da, urtaroen artean kontraste handirik gabea. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak dira nagusi, eurite ugariak eraginez. Hirigunea, Beasain eta Zumarragarako pasabidean kokaturik dago, harana ixten duten bi gune altuen eta hestuen artean sartuta. Izan ere, bidegurutze batean oinarritutako populazio gunearen sorkuntza eredu da, Ormaiztegi. Bide sarearen elementurik garrantzitsuena GI-632 da, Beasain-Durango izenez ezaguna.

Autobidea ere egina dago N-1etik Beasain-Ormaiztegi-Zumarraga eta horren ondorioz, Ormaiztegik bariantea du. Gabiria eta Mutiloarako errepideak hirigunetik abiatzen dira. Aintzinako GI-632ren trazaketak herri mugakideekin barne komunikaziorako balio du. Bide egitura honetan Ormaiztegi inguruko herriekin eta euskal hiriburuekin komunikatzen duen autobus sarea dabil.

Herri honetara trenez ere hel daiteke (RENFE, Madril-Irun), 1996tik ez dabilen eta orain dela gutxirarte Eiffel-ena zela uste zen trenzubi zaharra ezaugarri edertzat izanik. Ormaiztegi Erkidegoaren epizentruan kokaturik dago, bere kokapena ezinhobea izanik, beraz.

 


Mapa handiagoa ikusi