Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/08/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

Jon Enrique Galarza (Ormaiztegi Batzen) 

Jon Enrique Galarza

Jon Enrique Galarza


Alkatearen agurra

Herritarrok, agur:

Lantalde osoaren izenean, eskerrak gure herriaren alde zuekin batera lan egiteko aukera eman diguzuelako.

Zuek emandako konfidantzari erantzuteko ahaleginean ari gara. Baina zuekin batera egin nahi genuke Ormaiztegi. Denon artean, eguneroko lanaz. Desberdinen artean guztion eskubideak bermatuak izateko. Horretarako, Udaletxeko ateak parez-pare zabalik izango ditugu.
 
Ormaiztegik dituen egitekoak elkarrekin atera nahi ditugu. Zuen partehartzea ezinbestekoa dugu, nahitaezkoa. Eta baita zuen laguntza ere.
 
Ormaiztegik merezi duelako. Denok merezi dugulako.