Web edukia bistaratu

SAN MIELAK

 

  • San Mielak
  • San Mielak
  • San Mielak
  • San Mielak
  • San Mielak

 

2016 EGITARAUA

Irailak 24, larunbata:

09:00: MENDI BIZIKLETA PROBA, herrian zehar osaturiko ibilbidean.

  • Irteera eta helmuga: Udaletxe aurrean.
  • Amaieran partaideei hamaiketakoa banatuko zaie eta kirol materiala zozketatuko da.
  • Izen ematea: goizeko 8:30ean Udaletxe aurrean.

 

11:45: XXV. SAN MIGEL TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA, Muxika egurastokian.

  • Izen-ematea 12:15etan itxiko da.
  • Sariak:
    • Irabazleari garaikurra eta arkumea.
    • Bigarrenari garaikurra eta legatza.

 

Ondoren: XXI. HARRIKALARI TXAPELKETA HERRIKOIA, Berjaldegi zelaian.

  • Harriaren pisua: 2.080 gr.
  • Sariak:
    • Irabazleari garaikurra eta harriaren pisua txuletetan.
    • Bigarrenari garaikurra eta harriaren pisua odolkitan.

 

16:00: XXVI. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Ormaiztegiko herritarrentzako, eliz atarian.

  • Izen-ematea 16:30etan itxiko da. Bikoteak 10 € ordainduko ditu.
  • Sariak:
    • Bikote irabazleari txapela, garaikurra eta afaria.
    • Bigarren bikoteari garaikurra, gazta eta ardo kaxa.

 

16:30: FUTBOL 3 Ibaialde kaleko pistan.

  • Izen ematea: 16:00etan.
    • 16:30etan 10 urtetik aurrerakoen partiduak.
    • 17:30etan 10 urtetik beherakoen partiduak.

 

16:30: HAURRENTZAKO JOKOAK Guraso Elkarteak antolatua, udaletxe ondoko enparantzan.

Jarraian: HAURRENTZAKO MERIENDA Guraso Elkarteak antolatua, herriko enparantzan.

17:45: X. SAN MIGEL PATATA TORTILLA TXAPELKETA, herriko enparantzan.

  • Gehienez 10 bikotek parte hartu ahalko dute (lehentasuna izen-ematearen arabera).
  • Sua, zartagiak eta osagarriak bertan banatuko dira.
  • Izen- ematea: irailak 16tik 22ra udal liburutegian edo kultura.ormaiztegi@gmail.com-en.
  • Sariak: Bikote irabazleari afaria eta Zumalakarregi Museoak emandako mantala.

 

20:15: SAGARDO KUPELAREN IREKIERA, Muxika egurastokian.

21:00: AFARI HERRIKOIA Muxika egurastokian.

  • Herriko tabernetan erosi beharko den afarirako txartelean (2 €) sarrerakoak (odolkia eta txorixo egosia) eta edaria sartzen dira. Gainontzeko jakiak parrilletan prestatzeko aukera izango da.
  • Oharra: egunean bertan ezingo da afarirako txartelik erosi.
  • Amaieran: Norberak bere mahaia garbitu, hondakinak dagokion edukiontzietan sailkatu eta aulkia jaso dezala.
  • Udalaren platerak, edalontziak eta kubiertoak zehaztutako edukiontzietan jaso.

 

Jarraian: JOSE ANGEL ELIZALDEren eskutik KALE ANIMAZIOA.