Web edukia bistaratu

Udalaren proiektuak

“Eskola zaharrak” eraikuntzaren berrikuntza.

Hasteko, proiektuaren helburu nagusia da eraikina berritzea jasoko dituen ekipamendu erabilerak modu egoki eta duinean gauzatu ahal izateko. Hain zuzen ere, herriak beharrezko dituen azpiegiturak berritzea du helburu eta,  horretarako, ikusirik eraikinaren ezaugarriak eta neurriak egokiak direla, egungo eraikina berpiztu eta berrerabiltzea da proiektuaren funtsa, egun egoera txarrean dauden gela eta aretoak berrituz, eta irisgarritasuna solairu guztietan bermatuz.

Hori horrela, ondorengo gune nagusiak jasoko ditu eraikin berriak: Gaztelekua, Adinekoentzat Eguneko Arreta Zentroa, Jubilatuen Egoitza taberna barne,ile-apaindegi eta podologia gela, erabilera anitzeko aretoa, liburutegia eta erabilera anitzeko bulego edo ikasgelak.

Eraikina osorik berritu eta berrantolatuko den arren, bi dira kontzeptu aldetik eraikin honek jasoko dituen erabilera berriak: batetik, Adinekoentzat Eguneko Arreta Zentroa eta, bestetik, Gaztelekua edo PSZ zerbitzua..

Udalaren xedea da egun jubilatuak biltzeko tokia den eraikina lehen mailako gizarte zerbitzu bat izatera heltzea.Udalak irizten dio adinekoei zuzendutako politikak egokitu egin behar direla, eta bideratu partaidetza aktibora, belaunaldien arteko elkartasunera eta gizarte dinamismora.

Gazte eta haur guneari buruz, berriz, Udalaren helburua da gune hori izatea kultura eta gizarte dinamizazio politiketan txertatutako aisialdi parte-hartzaile baten bitartez baloreetan oinarritutako hezkuntzarako tokia.

Hori horrela,eta aurreko bi gune horiei bereziki helduz, erronka nagusietako bat izan da eraikina diseinatzea  arkitektonikoki, teknikoki eta formalki baina beti ere kontuan hartuz gune bakoitzaren berezitasunak eta gune ezberdinen arteko sinergiak eta elkar komunikazioak.

Obra guztiak 1.050.000 €  inguruko aurrekontua dauka, eta finantzazio publiko zein pribatua izango du. 


Osasun Etxe berria

Legegintzaldi hasieratik Osakidetzako ordezkaritzarekin batera ari gara lanean Ormaiztegik osasun sailean dituen beharrak aztertu eta hauei erantzuna emateko azpiegiturak egokitzeko. Azterketa tekniko eta ekonomikoak bukatuta Udalak baldintza guzti hauei egokitzen zaion lokal berria bat erosi du Ibaialde kalean, 2018 urterako Osasun Etxe berria eraikiko delarik. Momentu honetan obra egin ahal izateko proiektuaren erredakzio fasean gaude, Osakidetzarekin batera.

Zentro berriak  300.000 €  inguruko aurrekontua dauka.