Mugikortasuna eta garraioa 2026/01/27
Ertzantzak jarraipena egingo du datozen astetan
Udalak kexa asko jasotzen ditu ibilgailuen aparkaleku okerraren inguruan. Arau-hauste gehienak garajeen aurrean eta espaloien edo zebra-bideen gainean aparkatzeagatik egiten dira, oinezkoen pasabidea oztopatuz.
Hori dela eta, Ertzaintzak kontrol- eta zaintza-kanpaina bat egingo du datozen asteetan. Lehenengo fasean, gaizki aparkatutako autoetan abisuak jarriko ditu, eta abisu horiek ez dute isunik ekarriko, berrerortze kasuetan izan ezik.
Denon kolaborazioarekin egoera hobetzea espero dugu, kanpaina haratago eraman beharrik gabe.