Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Ormaiztegiko Pump Track pistaren irekitzea.

Kirolak   2026/01/15

Gaurtik erabili ahalko da.

Udalak  Pump Track pista berria atzo bertan irekitzea erabaki zuen. Nahiz eta oraindik azken ukituak falta diren, hala nola jarlekuak edo paperontziak jartzea, gozatzeko dagoen ilusioa eta ezinegona ikusita, gaurtik aurrera murrizketarik gabe erabili ahal izango da.

Pistaren diseinuaren arduradunak oso pozik daude azken emaitzarekin; izan ere, pista honek adin guztiei eta gaitasun teknikoko maila desberdinei erabiltzeko aukera ematen die. Hainbat proba egin dituzte eraikuntzaren fase ezberdinetan, eta gaur bertan azkena egin da udaletxeari entregatu aurretik, eta bere hitzetan "oso ondo funtzionatzen duen pista da".

Zintak jarri dira pistaren perimetro osoan eta obra egiteko fasean lurra mugitu den lekuetan; izan ere, zati batzuk lokaztuta daude oraindik, eta belar naturala erein da. Egiten ari den eguraldiak ez du lurra lehortzen uzten, ezta belarra indarrez sortzen ere.

Balizatutako eremuak errespetatzeko eta asfaltatutako pista bakarrik erabiltzeko deia egiten du Udalak , bestela, zorua eta pista bera hondatuko bailirateke.

Pistaren sarreran informazio-panel bat dago, ibilbidea, ordutegiak edo instalazioaren arauak jasotzen dituena.

San Andres ikastolatik irteerak antolatuko dira ikasle guztiak berarekin ohitu daitezen eta kirola eginez hartaz gozatzen ikas dezaten.

Pista hau inauguratuta, Udalak beste urrats bat ematen du hauteskunde-programa betetzeko. Proiektuen artean, udalerriko kirol-ekipamenduak hobetzeko pista hau eraikitzea zegoen, eta badago ormaiztegiarren eskura.