Publicador de contenidos
Atrás

Aurten ere ez da Sahara Crossik izango

Otsaileko azken asteburuan ospatu ohi da Sahararen aldeko herri lasterketa

22·02·2022


Bigarren urtez jarraian, pandemiak eragotzi egin du Sahara Cross herri lasterketa egitea. Otsaileko azken igandean izaten da Ormaiztegiko kaleak korrikalariz betetzen dituen Saharako herriaren aldeko elkartasun ekitaldia, baina antolaketa lanak hilabete batzuk lehenago hasten dira. Gaur egun ia murrizketarik gabeko egoera bizi badugu ere, duela bi hilabete oso bestelakoa zen giroa, kezka eta ardura handikoa. Horren aurrean, aurten ere lasterketa bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek. Ea datorren urtean berriz ere zapatilak eta kirol arropak jantzi eta Saharako herriari gure miresmena eta maitasuna adierazteko aukera dugun.