Publicador de contenidos
Atrás

En imágenes: 'Dantzari txikien eguna' 2023

Organizado por Goruntz Dantza taldea, Ormaiztegi celebró ayer su 'Dantzari Txikien eguna'

27·03·2023


 

Ormaiztegiko eta Gabiriako dantzariak biltzen dituen Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak Dantzari Txikien Eguna antolatu zuen atzo, igandea, Ormaiztegin. Goizeko 11:00etan elkartu ziren bost herrietatik etorritako dantzariak: Lazkaotik Oin-Arin, Zumarraga-Urretxutik Irrintzi, Beasaindik Aurtzaka, Ordiziatik Ametsbide eta Gabiriako Goruntz.

Osotara, 150 dantzari eta dozena bat musikarik saioa eskaini zuten herriko zubipe kiroldegian; eguerdi aldera altxa bazuen ere, eguraldi bustia izan zen goizeko lehen orduetan, eta, dantza taldeek barruan dantzatzea erabaki zuten. Dantzari guztiei laguntzen 20 erakusle inguru eta hauen familiartekoak; atzokoan leporaino bete zuten ormaiztegiko kiroldegia.