Publicador de contenidos
Atrás
Emakume Taldea sortzeko bilera
Ormaiztegiko Emakume Taldea antolatzeko lehen bilera egingo da 19:00etan.
11·02·2022
Urtarrilean bertan behera utzitako bilera egiteko deialdi berria zabaldu du Udalak. Epe laburrera, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamenak jasotzea da bileraren helburua, eta epe ertain-luzera dinamika iraunkor bat sortzea herrian. Ormaiztegiko emakume guztiak daude gonbidatuta bilerara.
Bilera 19:00etan hasiko da Gizarte-Etxean. Animatu eta parte hartu!