Publicador de contenidos
Atrás

Irakurle Gazteak taldearen hurrengo hitzordua, apirilaren 13an

Alaine Agirreren "Oier" liburua aztertuko dute egilearekin

25·03·2022


Ormaiztegiko Irakurle Gazteak taldeak apirilaren 13an egingo du hurrengo literatur solasaldia. Aurreko bi aldietan bezala, Alaine Agirre idazlearen liburu bat izango dute hizpide egilearekin berarekin. Kasu honetan, "Oier" da aztertuko duten liburua. Interesa duenak Udal Liburutegian eska dezake liburua.

Otsailean jarri zen martxan Irakurle Gazteak taldea eta orain arte egindako bi solasaldien balantzea oso ona da. Hortaz, irakurzaletasuna duten gazteak bertan parte hartzera animatzen ditugu.