Publicador de contenidos
Atrás

Ziklo krossaren teknifikazio jardunaldia

Ziklo krosseko hainbat teknika erakutsiko diete 8 urtetik gorako txirrindulariei

10·03·2022


Larunbat honetan, hilak 12, arratsaldeko 4etan ospatuko da Ormaiztegin, Gizarte Etxeko zelaian, ziklo krossaren teknifikazio jardunaldia hiru kategoriatan: benjamin, alevin eta infantil mailetan.

Bertan erakutsiko dira ziklo krosseko hainbat teknika; adibidez, bizikleta nola bizkarrean hartu, obstakuloak nola pasa -igo eta jeitsi-, bihurguneak nola hartu, kontroletan nola bizikleta utzi eta berria hartu eta gero zirkuitu batean ziklo krossa praktikatu.

Txirrindu eskolako partaideetatik aparte, 8 urtetik gorako edozein herritarrek har dezake parte.