Publicador de contenidos
Atrás

Zinema Zumalakarregi museoan

"Napardeath" eta "Orain Zumalakarregi" film laburren proiekzioa izango da.

16·02·2022


"Pour Don Carlos" aldi baterako erakusketaren programazioaren baitan,herri zinemagintzaz eta mitoez aritzeko zineforum bat ospatuko da Zumalakarregi Museoan datorren ostiralean, hilak 18. Karlismoak zineman izan duen presentziarik ganberroena ikusi ahal izango dugu bertan., "Napardeath" eta "Orain Zumalakarregi" film laburren proiekzioa eskainiko baitu museoak. Trilogiaren sortzaileetako bat, zuzendaria eta aktoreak ere bertan izango dira.
Aurrez izen ematea gomendatzen da, ikusle kopurua mugatua baita. Informazio gehiagorako museoko web orriko agendan.