Berriak
Atzealdea

Udal igerilekua uztailaren 5ean irekiko da

Ohar honen bidez jakinarazi nahi diegu herritarrei Ormaiztegiko Udal igerileku berritua datorren uztailaren 5ean irekiko dela.

2021·07·02


Egun batzuetako atzerapenarekin bada ere, igerileku berriaz gozatzeko aukera izango dute ormaiztegiarrek nahiz inguruko txokoetako herritarrek astelehenetik aurrera. Era berean, bonoa egina duten herritarrei jakinarazten diegu, beranduago ireki dela eta, itxita egon den egun kopurua kontuan hartuta kuotaren zati proportzionala itzuliko zaiela.