IZFE Schedule
Ttipi-ttapa
Data | Ordua |
2023/12/13 | 10:30 |
2023/12/20 | 10:30 |
2024/01/10 | 10:30 |
2024/01/17 | 10:30 |
Kokapena |
Ormaiztegi |
Datorren asteazkenean, urriak 11, Ttipi-ttaparen ikasturte berria hasiko da. Ohi bezala, udaletxe aurrean elkartuko dira talde ibilaldian parte-hartu nahi duten herritar guztiak, eta 10:30etan abiatuko dira. Ordubete pasako ibilbideak izaten dira, Oin-harriak jubilatu elkartetik bideratzen dituzte, eta, amaieran, salda eta pintxoa izaten da nahi duten parte-hartzaileentzat, Jubilatuen egoitzan bertan.
Adineko herritarrak kalera irten eta elkarrekin irteera egitera gonbidatzen ditugu.
2022ko neguan egindako ibilaldi bateko argazkia. Argazkilaria: Lierni Unzurrunzaga Pildain.