IZFE Schedule

'Bizi ezkutua' erakusketa

Data Ordua
2021/08/31 - 2021/09/20 All Day
Kokapena
Kokapena

Abuztuaren 31tik irailaren 20ra aldi baterako erakusketa berria ikusgai ormaiztegiko gizarte etxeko sarreran. 

'Bizi ezkutua. Goierriko kronika ikusezina' erakusketa Iñaki Mezquita argazkigile naturalistaren eskutik, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare herrikoiarekin elkarlanean. 

Erakusketa aurkeztearekin batera, Ormaiztegiko herri eskolako haurrekin tailerra osatuko da ikasturte berriko lehen asteetan, eta, irailaren 26an, igandea, goizez, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea egunaren edizio berri bat ospatuko da. Oraingoan, bide berdeko bizi ezkutua ezagutzeko aukera izango da, Iñaki Mezquitak gidatuko duen ibilaldian.