Berriak
Atzealdea

'Hansel eta Gretel' Zumalakarregi Museoan

Ipuin klasikoa itzal txinatarren antzerkiaren bidez ikusteko aukera izango da

2022·03·03


Zumalakarregi Museoak familia osoarentzako itzal txinatarren antzerki ikuskizuna antolatu du larunbat arratsalderako. Alabazan konpainiak 'Hansel eta Gretel' ipuin klasikoaren txotxongilo emanaldia eskainiko du, itzal txinatarren teknika erabiliz.

Emanaldia 16:30etan hasiko da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da, eserleku kopurua mugatua baita (mzumalakarregi@gipuzkoa.eus). Sarrera 3 eurokoa izango da eta 5 urtetik gorako haurrentzat zuzendua da obra.