Berriak
Atzealdea

2023 urteko Herri Egutegia

Argitaratu berri da 2023.urteko herri egutegia, herritarrek bidalitako argazkiez osatutakoa.

2022·12·15


 

Kalean da 2023 urteko Ormaiztegiko herri egutegia. Urrian herriko argazkiak biltzeko martxan jarritako deialdian 16 herritarrek hartu zuten parte, orotara, 74 argazki aurkeztuta.

12 aukeratu dira horietatik, bat hilabeteko, 12 herritar desberdinenak. 12 ARGAZKI AUKERATUAK IKUSI 

IKUSI EGUTEGIA PDFan. 

Egutegiaren paperezko edizioa udal bulegoetan dago eskuragarri abenduaren 16tik aurrera, ondorengo bandoan azaltzen den bezala. 

 

Parte-hartzaileen artean zozkatzen den saskiaren irabazlea Garbiñe Etxeberria izan da, eta, atzo bertan jaso zuen saria Ione Usabiaga kultura zinegotziaren eskutik, argazkian ikusten den bezala. 

 

Udalak eskerrak ematen dizkie aurten ere deialdian parte hartu duten herritar denei, eta, jasotako argazkien kalitatea eta edertasuna azpimarratu.

Argazkiak bidaltzeko deialdiko parte-hartzaileak: Juan Cabrejas, Beñat Larena, Koldo Muñoa, Esperanza Irizar, Garbiñe Etxeberria, Ane Berasategi Antia, Lierni Yurrita Arregi, Pili Arana Urteaga, Angel Elorza Beitia, Marian Lavilla, Verónica Mateos, Agustin Gilabert, Jose Luis Elorza Beitia, Amaia Usoz, Eneko Maiz Baztarrika, Garazi Ramirez Gerra