Berriak
Atzealdea

Ander Deunaren jaiak 2022 prestatzeko bilera

Aurtengo jaiak antolatzeko lehen herri bilera irailaren 26an ospatuko da; astelehena, arratsaldeko 19:00etan, udaletxepeko lokalean. Herritarrak nahiz bertako eragile, elkarte, talde edota interesa nahiz proposamenak dituen pertsona oro gonbidatuta dago parte-hartzera.

2022·09·21


 

2021.urtean ere luxuzko pregoilariak izan genituen Ormaiztegin. Herriko Oin-Harriak Jubilatu Elkarteko kideak eta Herriko Osasun langile taldea

Nor izango ote da aurten pregoilari? 

 

Anima zaitez festen antolaketan parte-hartzera!