Berriak
Atzealdea

Ander Deunaren Jaietako egitarauko azala aukeratzeko antolatutako portada lehiaketako sari banaketa ospatu da

2
Azaroaren 8an ospatu zen Ormaiztegiko San Andres Herri eskolako karramarro aretoan Ander Deunaren Jaietako egitarauko azala aukeratzeko antolatutako portada lehiaketako sari banaketa, 12 urtez azpikoen modalitatearena.

2023·11·10


 

Sekula baina parte-hartzaile gehiago izan dira aurten, eskolako LH1 eta LH6eko ikasle guztiek hartu baitute parte, 6 eta 12 urte bitarteko ia 80 haur, osotara.

Urtero parte hartzaile guztiei eman ohi zaie oroigarria, ikasgela eta adin tarte bakoitzarentzako egokitutako jolas bat izan da. Honela, gela bakoitzeko ordezkariek jaso dute oroigarria, Jon Enrique Galarza Alkatea eta Agustin Galabide kultura zinegotziaren eskutik. Lehiaketaren irabazlea lehen hezkuntzako ikasle den Praise Mayordit izan da, eta, alkateak eman dio saria, 50€ko diru-saria, hain zuzen. 

 

12 urtez gorakoen taldean, berriz, 5 pertsonek hartu dute parte, eta 6 lan aurkeztu dira osotara. Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, oso anitza izan da aurten. Ordizia, Ormaiztegi, Bartzelona eta Castello-tik ere parte-hartu duenik bada. Lan saritua Bartzelonako Jaume Gubianasena izan da, Festaren kolore guztiak izeneko lanarekin. Bertaratzerik ez du izan; alboan duzuen argazkian bere irudia, lehiaketako lan irabazlea eskuartean duela. Sarituak 300€ko diru saria jasoko du.  

Erakusketa. Aurkeztutako lanen aukeraketa bat egin eta erakusketa antolatuko da Gizarte etxean lehiaketan parte-hartu duten partaideen lanak jendeak ezagutu ditzan. Datozen asteetan emango dugu erakusketaren daten berri.

1 2