Berriak
Atzealdea

Azaroaren 14tik 19ra bitartean Ormaiztegiko XXX.MENDI ETA ABENTURA ASTEA ospatu da

6
Urtero legez, herriko jai nagusiak hasi aurreko astean ospatuko da abentura eta mendizaleen astea.

2023·11·10


Egitaraua PDFan

Asteartetik ostiralera bizikletaz, eskalatzen, parapentean hegan edota oinez egindako abentura zoragarriak hurbiletik ezagutzeko aukera izango da, egunero, arratsaldeko 19:00etarako Ormaiztegiko kirol elkarteko mendi sailak eta Sorgintxulo Arrokadromoko lan-taldeak elkarlanean prestatu eta antolatu dituzten ikusentzunezko eta hizketaldietan.

 

Igandean, azaroaren 19an, 9:00etan abiatuta, urteroko herri mendi ibilaldia egingo da, bertan izena ematea beharrezkoa izanik. Mendi eta abentura asteari amaiera emango dio urteroko igande arratsaldeko gaztina jateak. Aurten ere, San Andres herri eskolako Guraso Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatu duena.

1 2 3 4 5 6