Berriak
Atzealdea

Badator 23. KORRIKA!

2024ko martxoaren 14tik 24ra bitartean 23.KORRIKA ospatuko da

2023·12·18


 

Goierriko antolaketa lan taldeak ormaiztegiarrei ondorengo mezua helarazteko eskatu digu:

"Badator 23. KORRIKA!!!

Dakizuenez, aurten korrika igaroko da martxoaren 14tik martxoaren 24ra bitartean. Horretarako, aurretiko prestakuntza bat dago eta laguntza eske gatoz.

Goierriko KORRIKA antolatzen hasteko, herri bakoitzeko batzordean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bakoitzak ahal duen heinean lagunduko du, konpromisorik gabe. Bilerak bi astez behin egitea kalkulatzen dira. Ez dizue denbora handirik kenduko! 

Gabonetako festetatik bueltan, berriro ere, harremanetan jarriko gara eta lehenengo batzorde bilera noiz izango den jakinaraziko dizuegu. Adi egon!

Bestetik, abenduak 21, 22 eta 23 egunetan, Beasaingo denda (Kale Nagusia, 14, Arrano tabernaren ondoan)  irekiko dugula jakinarazi nahi dizuegu (aste tartean 17:00-20:00 eta larunbatean 11:00-13:00). Egun horietatik aurrera, KORRIKA iritsi bitartean, denda zabalik egongo da ordutegi berean, bai ostiral arratsalde zein larunbat goizetan. Pasa kuxkuxeatzera!

Hala ere, denda online-an sartu eta begiradatxo bat bota nahi baduzu, jarraian duzu esteka: https://www.denda.korrika.eus/es/

Gazte zein heldu, animatu eta goazen egun polit batez disfrutatzera!

Edozein zalantza duzuelarik, jarri harremanetan 747 47 27 75 edo goierri@korrika.eus helbidearen bitartez.

ZABALDU ZUEN ARTEAN, MESEDEZ!

Mila esker aldez aurretik!!"