Berriak
Atzealdea

Badator Korrika!!!

Imeguisa fabrikatik Liernira arteko ibilbidea egungo du lekukoak eskuz esku gure herriko kaleetan zehar

2022·04·06


Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa... badator Korrika!

Euskararen aldeko ekimenak datorren ostiralean, hilak 8, iritsiko da Ormaiztegira. Arratsaldeko 17:00etan dago aurreikusita Korrikaren iritsiera gure herrira. Puntu horretan Irizar lantegiko langileek hartuko dute lekukoa eta ondoren, hurrenez hurren, Irizar Kooperatibak, Guraso Elkarteak, Udalak, EH Bilduk, Barduliarrak elkarteak, Baso Txulo elkarteak  eta Harrikalariak gazte asanbladak eramango dute txandaka testigua Lierni gaineraino.

Ondoren, indarralk berreskuratzeko, pintxoak eta edariak zerbitzatuko dira Gizarte-Etxeko belardian, Ormaiztegiko Korrika batzordeak Udalaren eta Irizarren laguntzarekin antolaturik.

Animatu eta parte hartu euskararen aldeko lasterketan!!!