Berriak
Atzealdea

Belaunaldiarteko Ttipi-ttapa egingo dute Ormaiztegin

Urtarrilaren 17an elkartu ziren, lehen aldiz, herriko Ttipi-Ttapa taldeko adineko taldea eta herri eskolako ikasle talde bat, asteazken goizeko ibilaldia elkarrekin gozatzeko

2024·01·26


 

Ormaiztegiko Ttipi-Ttapa taldea handitzen ari da. Pasa den urtarrilaren 17an San Andres Herri Eskolako ikasleak batu ziren asteazken goizeko ibilaldira, eta, asmoa dute hala jarraitzea.Hilabetean behin, Oin-harriak jubilatu elkarteko kideak eta eskolako adin desberdinetako ume taldeek elkarrekin ibilaldia egingo dute herrian zehar.

Ekimenaren helburua da herriko txikienak eta adinekoak elkar ezagutzea eta elkarrekin une goxo bat pasatzea. Amaieran, ohi bezela, pintxoa eta salda izango dute hauek ere eta taldetik adineko herritar gehiago Ttipi-ttapara batzeko deia egin dute. Ordubeteko ibilaldiak izaten dira, bakoitza bere erritmora joateko moduan eta herrian bertan.

Elkarrekin egindako lehen ibilaldian 20 ikasle  inguruko hartu zuten parte, irakasleez lagunduta, eta, adinekoen taldean ere 18 bat lagunek. 

Ttipi-ttapa asteazkenero egiten dute, goizeko 10:30etan elkartu ohi dira udaletxean. Belaunaldiarteko hurrengoa, berriz, otsailaren 7rako hitzartu dute. 

 Argazkiak: Ione Usabiaga Arratibel