Biziola kooperatibaren aurkezpena
2022·03·30
Goierrin sortu den gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba berri bat aurkeztuko dute Ormaiztegiko Gizarte Etxean, apirilaren 6an. Biziola izena du, eta Goierri "burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean" proiektu zehatzak martxan jartzeko sortu da.
Lehen urrats garrantzitsu gisa, Biziola Fabrika zabaldu nahi du Lazkaon. Bertan bost gune izango dira: elikadura burujabetzaren bidean, produktuak bildu eta banatzeko logistikarako gunea; produktuak eskuratu eta agroekologiaren bidean hezi eta hazteko espazio bat; produktuak eraldatzeko espazio bat, hasiera batean gozogintzako obradore bat jasoko duena; plaza ireki bat, hitzaldiak, tailerrak, mahainguruak, antzerkia, kontzertu txikiak egiteko; eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearekin lotura duten proiektuak lantzeko eta proiektu berriak sortzeko espazioa eta haztegia.
Proiektua aurrera eramateko bazkide kanpaina bat ireki du Biziolak, eta horren guztiaren berri emango dute apirilaren 6an, 18:30ean, Gizarte Etxeko areto nagusian.
Informazio gehiagorako: www.biziola.eus