Berriak
Atzealdea

Bueltan da Ttipi-Ttapa!

1
Datorren asteazkenean, urriak 11, Ttipi-ttaparen ikasturte berria hasiko da.

2023·10·05


 

Ohi bezala, udaletxe aurrean elkartuko dira talde ibilaldian parte-hartu nahi duten herritar guztiak, eta 10:30etan abiatuko dira. Ordubete pasako ibilbideak izaten dira, Oin-harriak jubilatu elkartetik bideratzen dituzte, eta, amaieran, salda eta pintxoa izaten da nahi duten parte-hartzaileentzat, Jubilatuen egoitzan bertan.

Adineko herritarrak kalera irten eta elkarrekin ibilaldia egitera gonbidatzen ditugu.

1