Euskara ikasteko aukerak
2023·09·11
Jakingo duzuenez Ormaiztegiko Udalak diruz laguntzen du euskara ikastea, garrantzia berezia ematen diolarik alfabetizazioari; hala ere, aukera asko dago, eta matrikula epea zabalik dagoen honetan beharrezko kontsultak egitera animatzen zaituztegu. Ikastaroren batean izena emateko joan zaitezte Udal Bulegoetara edota egin eskaera Egoitza Elektronikoa erabiliz.
Goierriko Goiztiri AEKn 23/24 ikasturterako matrikulazioa zabalik izango da irailaren 22ra arte. Eskaintza zabala izango da aurtengoa: maila guztiak (A1,A2,B1,B1,C1 eta C2), titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Hainbat ikastaro mota eskaintzen dira: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA, mintza-saioak...
Horrez gain, 16-18 urte bitarteko gazteentzat diru-laguntza sistema berezi bat jarri da martxan:
-16 urte beteak izan behar ditu, 16-18 urte bitartekoentzat da.
-Helburu maila C1 izan behar du. Hau da, C1 maila eskuratzeko helburua izan behar du ikasleak.
-20 euro ordaindu beharko ditu.
-Gutxienez 120 orduko ikastaroa egin beharko du.
-Informazio gehiago nahiko bazenute, deitu euskaltegira.