Berriak
Atzealdea

Gazte Irakurleak taldeak lehen saioa egin du

Hurrengo topaketa martxoaren 18an izango da, 18:00etan, Liburutegian

2022·02·22


Gazte Irakurleak talde sortu berriak lehen saioa egin zuen aurreko ostiralean Udal Liburutegian. Zazpi gazte elkartu ziren mahaiaren bueltan Alaine Agirre idazlearekin, honek idatzitako "Maren" liburuaz hitz egiteko. Aurretik liburua irakurria zuten gazteek eta Agirrek berak gidatutako saioa oso emankorra gertatu zen. Idazlea eta gazteak poz-pozik atera ziren. "Oso-oso ondo joan da saioa, konexio handia sortu da, eta hain zuzen, nire helburua, lehen saioa izanda, hori zen, beraiengana iristea", azaldu du Agirrek.

Hurrengo solasaldia martxoaren 18an egingo dute. Agirreren "Libe" hartuko dute hizpide. Gazte Irakurleak taldea irekia da parte hartu nahi duen ororentzat. Eskatzen den bakarra solasaldira liburua irakurrita joatea da. Interesa duenak Liburutegian eska dezake ale bat.