Berriak
Atzealdea

Gazte Irakurleak Taldearen tertulia

Gazte Irakurleak Taldearen ibilbidea hastera doa. Otsailaren 18an, ostiralarekin, egingo du lehen solasaldia.

2022·02·11


Alaine Agirre idazlea arduratuko da Gazte Irakurleak Taldearen saioak gidatzeaz, eta haren liburu bat izango dute hizpide lehen tertulian. Udal  Liburutegian da hitzordua, 19:00etan. Interesa duenak oraindik badu liburua eskuratzeko aukera liburutegian bertan.

Hona hemen liburuaren sinopsia: 

Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak? Esperientziak biltzen eta abenturak bizitzen joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere burua dela, batez ere, deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu. Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine Agirrek liburu honekin, Txandaka izenekoa, eta bertako personaiak txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero Libe, hurrena Oier?