Berriak
Atzealdea

Gazteleku zerbitzua isten da.

Udalak zerbitzua etetea erabiki du helburuak ez direlako lortzen.

2022·12·23


Udalak zerbitzuaren ebaluaketa eta honen inguruko hausnarketa egin ondoren, Gazteleku zerbitzua (12-17 urte) bertan behera uzteko erabakia hartu du. Zerbitzuaren helburu nagusia nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzea, aisialdiaz gozatu eta aldi berean ikasteko izaera hezitzailedun guneak eskaintzea izan da. Errespetuan, tolerantzian, askatasunean, berdintasunean, aniztasunaren aberastasunean, elkartasunean eta pertsona guztientzako giza eskubideen defentsan oinarrituriko proiektu hezitzailea izatea zen helburu. Zentzu honetan helburuak ez dira bete, eta orokorrean ez da ulertu zerbitzua "aisialdi hezitzaile zuzendu" bat dela, eta beraz, gazteen parte hartzea gidatua izan behar duela, arauen eta  metodologiaren errespetuan oinarritua. Saiakera asko egin dira urte hauetan zehar, baina arau-hausteak, errespetu faltak eta materiala eta espazioaren erabilera desegokiak erabakia hau hartzera bultzatu gaitu.

Udalak moementuz Ludoteka zerbitzua mantenduko du, adin tarte honetan orokorrean ditugun helburuak betetzen direlako.