Berriak
Atzealdea
Herritik kanpo bizi diren adinekoei bisita
Aurten ere, Ormaiztegiko udaleko zinegotziek herritik kanpo bizi diren adineko pertsonei bisita egin diete gabonetan.
2023·01·17
Iaz berreskuratutako garai bateko ohitura jarraitu, eta, aurtengo gabonetan ere Ione Usabiaga eta Juan Lobato udal ordezkarien bisita jaso dute herritik kanpo adineko pertsonen zentroetan bizi diren ormaiztegiarrek.
Zazpi herritarrei egin diete bisita osotara, oroigarri txiki bat oparitu eta gabonak nahiz urte berria ondo ospatzeko opaz:
- Mila Oiarzabal, Bibiana Lekuona, Angelines Velasco, Jose Antonio Mugica, Josefa Paulina Delia Parisi, Adolfina Bravo eta Enrique Galparsoro