Berriak
Atzealdea
Iñaki Uriarteren 'Diarios 1999-2003' memorien liburua izpide hartuta egin dute solasaldia
Monica Leivak gidatuta, Ormaiztegiko irakurle taldeak saioa izan zuen martxoaren 14an
2023·03·15
Urteko hirugarren solasaldia izan zen atzokoa, gustura aritu ziren irakurleak Iñaki Uriarteren 'Diarios 1999-2003' liburua lantzen, memoriak izpide dituen gaztelerazko zikloaren barruan.
Apirilaren 25ean elkartuko da berriz Ormaiztegiko irakurle taldea. Kasu honetan Miriam Lukik dinamizatuko du saioa, eta Uxue Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' eleberriaren inguruan arituko dira. Interesatuek liburutegian dute liburu honen aleak jasotzeko aukera.