Berriak
Atzealdea

Badu azala jaietako egitarauak

Atzo banatu ziren jaietako egitarauko azala eta atze azala aukeratzeko antolatutako lehiaketako sariak

2022·11·10


 

Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaietako egitarauak badu azala, baita atze azala ere. 

Atzo ospatu zen jaietarako egitarauko azala aukeratzeko antolatutako lehiaketaren sari banaketa. 12 urtez azpikoetan, Danel Fortoul Peñarandaren 'Txokolatea' lana izan zen saritua. Honela, 50€ko diru saria eta aurkeztutako lana egitarauko atzeportada izatea lortu ditu. 12 urtez gainekoetan, aldiz, Iñaki Zufiria Cendoya izan zen irabazlea. 'Jaiak 2022' izenburudua du lan sarituak eta 300€ko diru saria eta jaietako egitarauko portada izatea lortu ditu gazteak. 

 

Aukeraketa egitean aurkeztutako lan guztien maila altua goraipatu du epaimahaiak, ohi bezala, udaleko ordezkeri politikoez osatua. 13 lan aurkeztu dira osotara: 3 haurren modalidadean, 10 helduenean. 7 lagunek hartu dute parte 12 urtez gainekoetan; 3k berriz, azpikoetan. 

 

Ander Deunaren Jaiak 2022ko egitarauko azala aukeratzeko portada lehiaketako irabazlea 12 urtez gaineko taldean. Egilea: Iñaki Zufiria Cendoya. Zorionak!

 

 

Ander Deunaren Jaiak 2022ko egitarauko azala aukeratzeko portada lehiaketako irabazlea 12 urtez azpiko taldean. Egilea: Danel Fortoul Peñaranda. Zorionak!