Berriak
Atzealdea

Jaietan eraso matxistei aurre egiteko protokoloa

Jaietan eraso matxistei aurre egiteko protokoloa bideratu du Ormaiztegiko Udalak Harrikalariak Gazte Asanblada Elkartea, Lazkaoko Udala eta GFAaren Berdinbidean sailaren laguntzarekin

2022·11·17


 

PROTOKOLOA PDF

 

 

 

 

 

JAIETAN ERASO MATXISTEI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA

  • Zein erasoez ari gara?

Eraso matxistez ari gara, hau da eraso sexistez eta sexu-orientazioa edo genero-nortasuna oinarri duten erasoez. Guztiak jasota daude kode penalean.

  • Zeintzuk dira eraso sexistak?

Genero-indarkeria (bikotekideak edo bikotekide ohiak, eragindako kolpeak eta jipoiak eta indarkeria psikologikoa) eta sexu-erasoak: baimenik gabeko ukimenak eta jazarpena, bortxaketa eta bortxaketa saiakera (bortizkeria edo intimidazioa erabilita) eta sexu gehiegikeria. Azken horretan, ez da bortizkeriarik erabiltzen baina kaltetuaren baimenik ez da. Zentzumena galduta duten pertsonengan edo ezgaitasuna dutenengan burututakoak dira.

  • Zeintzuk dira sexu-orientazioa edo genero nortasuna oinarri dituzten erasoak?

LGTB Kolektiboko kideen aurkakoak: homofobia, transfobia, lesfobia, bifobia eta interfobia. Zertan gauzatzen dira? Irainak, mespretxua, kolpeak eta jipoiak.

  • Nota neurtu kasuen larritasuna?

Bi sailkapen egingo ditugu bai indarkeria sexistan eta bai LGTB fobia kasuetan:

  1. Berehalako arreta behar ez dutenak ( baimenik gabeko ukimenak eta jazarpen sexista eta LGTB jazarpena)
  2. Berehalako arreta behar dutenak (gainerako sexu-erasoak, genero-indarkeria eta LGTB kolektiboen aurkako kolpeak eta jipoiak)

Lehendabizikoetan, kaltetuak zein bide hartu erabaki arte itxaron daiteke: salaketa jarri edo ez, informazio juridikoa eskatu edo ez…

Bigarrengoan, zantzu argiak dituzten gene-indarkeriako kasuei, bortxaketa edo saiakerei, sexu-gehiegikeriei eta LGTN kolektibokoen kontrako erasoei erantzun azkarra eman behar zaie, proba medikoek balio judiziala izateko.

Erasoaren zantzu argian egonez gero, salaketa ofizioz bideratuko da.

 

SEXU ERASOAK (genero indarkeria eta sexu erasoak)

Zer egin kaltetuarekin eta oldartzailearekin?

Oldartzailearekin

Oldartzailea emakumeengatik, urrundu, identifikatzen saiatu eta dagoen lekutik kanporatuko dugu. Esan horrelako jarrerak ez direla inolaz ere onartzen.

Berehalako erantzuna behar duten kasu baten aurrean egonez gero SOS Deiak era deitu, 112, atxiki dezaten.

**Kaltetuarekin

Leku pribatu batera eraman, ogi dagoen eta laguntzarik behar ote duen galdetu eta gertatutakoa argitu. Haren anonimatua babestu behar da beti.

Bakarrik egonez gero, galdetu ea konfiantzazko norbaiti hots egitea nahi duen.

Adin txikikoa izanez gero, gurasoei deitu. Jakinarazi ez dagoela bakarrik eta horrelako jarrerak ez direla inolaz ere onargarriak. Ea neurriren bat hartu duen galdetu. Haren erabakia errespetatu behar da berehalako erantzuna behar ez duten kasuan.

1-Berehalako arreta behar ez duten kasuak

Kaltetuak salaketa jarri nahi badu, deitu SOS DEIAK-era. Bestela honako telefonoak eman:

-Informazio juridikoak jasotzeko. Eusko Jaurlaritzaren 24 orduko telefonora 900 840 111

- Salaketa jartzeko: SOS DEIAK 112 edo Oriako Ertzain-etxea 943 08 88 00

2-Berehalako arreta behar duten kasuak:

-SOS DEIAKera deitu 112

-Lehen arretaren ondorengo aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa. Ormaiztegiko Gizarte Zerbitzuak  943 88 26 60

 

LGTB KOLEKTIBOAREN AURKAKO ERASOAK

  • Zer egin kaltetuarekin eta oldartzailearekin?

Gomendioak aurretik bildutako berak dira.

1.Berehalako arreta behar ez duten kasuak (LGTB jazarpena)

- kasuen balorazioa: Gizarte larrialdietarako foru zerbitzua: 943-224411

- kasuen erregistroa: Goierriko Zubia goierrikozubia@gmail.com

2. Berehalako arreta  behar duten kasuak: Honako telefonoak eman edo bertara deitu.

-Laguntza medikoa SOS Deiak 11

-Lehen arretaren ondorengo aholkularitza juridikoa:

Era Berean zerbitzua: EHGAM 667 435 570 edo GEHITU 943 45 17 22

-Kasuen erregistroa eta laguntza psikologikoa:

Goierriko Zubia goierrikozubia@gmail.com

 

 

ANEXOA

HERRIKO TESTUINGURURA EGOKITZAPENA

 

ERASO BAT EGOKITZEAN ORMAIZTEGIN AKTIBATU BEHARREKO

PROTOKOLOA

 

1-ERASOTUA IZAN DEN PERTSONA HARTATU. ANONIMOTASUNA ETA KONFIDENTZIALTASUNA UNEORO GORDE.

2-BEREHALAKO ARRETA BEHAR BADU, SOS DEIAK-era DEITU 112

3-BEHEALAKO ARRETA BEHAR EZ BADU, JO TXOSNAGUNERA UDALETXEPEKO GILTZA BILA. TXOSNA ITXITA BADAGO, ZUZENEAN DEITU UDALEKO LARRIALDI ZENBAKIRA 688 657 449

4-UDALETXEPEKO LOKALERA LAGUNDU, LASAITZEN SAIATU

5-UDALEKO LARRIALDI TELEFONORA DEITU 688 657 449

6-**Udaletxepeko lokalean lasai egonik, ongi dagoen eta laguntzarik behar duen galdetu eta gertatutakoa argitu. Haren anonimatua babestu behar da beti.

Bakarrik egonez gero, galdetu ea konfiantzazko norbaiti hots egitea nahi dion.

Adin txikikoa izanez gero, gurasoei deitu. Jakinarazi ez dagoela bakarrik eta horrelako jarrerak ez direla inolaz ere onargarriak. Ea neurriren bat hartu duen galdetu. Haren erabakia errespetatu behar da berehalako erantzuna behar ez duten kasuan.

1-Berehalako arreta behar ez duten kasuak

Kaltetuak salaketa jarri nahi badu, deitu SOS DEIAK-era. Bestela honako telefonoak eman:

-Informazio juridikoak jasotzeko. Eusko Jaurlaritzaren 24 orduko telefonora 900 840 111

- Salaketa jartzeko: SOS DEIAK 112 edo Oriako Ertzain-etxea 943 08 88 00

2-Berehalako arreta behar duten kasuak:

-SOS DEIAK-era deitu 112

-Lehen arretaren ondorengo aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa. Ormaiztegiko Gizarte Zerbitzuak  943 88 26 60