Berriak
Atzealdea

Ludoteka txikia erabiltzeko aukera gaurtik uztailaren 21era bitartean, momentuz, probaldian

Egitasmoa herriko hainbat gurasok udalari duela bi urte inguru egindako eskaerari erantzuna eman asmoz jarriko da martxan.

2023·03·28


 

Gizarte etxeko beheko solairuan kokatutako Gizarte Aretoa (Gaztelekua) espazioa erabiltzeko aukera izango dute herriko txikienek, 0 eta 6 urte bitarteko haurrek, beti ere, adinez nagusiko pertsona heldu baten ardurapean. Aipatutako aretoa, ordu jakin batzuetan ireki eta erabilgarri izango da egitasmo honetarako. Ekimen hau bideragarri izateko jarraian atxikitako txostenean zerrendatu diren hainbat arau-ardura bete beharko dira.

Espazioaren erabilera arautzen duen txostena osorik*


Espazioa erabili nahi duten familiek liburutegian eman beharko dute izena (Guraso bakoitzaren izen-abizenak eta telefono zenbakia emanaz). Izena eman aurretik, honako txosten hau entregatuko zaio guraso bakoitzari, lasai irakur eta sinatu dezan, nolabait bertan adierazitakoarekin ados dagoela adierazi eta egitasmoa modu egokian garatzeko konpromisoa azaltzeko.

*Txostena laburtuta