Berriak
Atzealdea

Ongi etorria Ion Izagirreri

Ormaiztiarrek aukera izango dugu Ion zoriondu eta eskerrak emateko.

2023·07·21


Belleville-en-Beaujolais-en aurtengo tourreko 12. etapa irabazi zuen Ionek, eta orain herritarrek ongi etorria egin eta eskerrak emateko omenaldi xume bat antolatu da. Asteazkena 26an, arratsaldeko 19:00etan Udaletxean izango da ekitaldia, eta herritar guztiak inguratzera gonbidatzen ditugu.