Berriak
Atzealdea
Ormaiztegiko energia komunitatea
Energia komunitatea sortzeko lehen bilera deia egiten du Udalak.
2023·02·02
Ormaiztegiko Udalak Tokiko Energia Komunitatea osatzeko pausoak ematen ari da. Ormaiztegiko Udaletxea, Gizarte Etxea eta Ikastolako teilatuetan jarriko ditu Udalak eguzki plakak, eta bertatik sortutako energia herritarren artean banatuko da.Bataz besteko %20-25eko aurrrezkia suposatuko dio etxebizitza bakoitzari, eta gutxi gora behera 140 etxebizitza hornitzeko adina energia sortuko da.
TEK Ormaiztegi osatuko duten etxebizitzek eta saltokiek ez dute inolako kopururik ordaindu behar izango instalazioak jartzeko, eta beraz, doan izango dute eraikuntza publikoetan jarriko diren eguzki plakek sortzen duten energia.
Informazio zabala eskaintzeko, Udalak bilera deia egiten du otsailaren 9rako, arratsaldeko 19:00etan Gizarte Etxeko Areto nagusian.