Berriak
Atzealdea

ORMAIZTEGIKO ETXEBIZITZA ESKATZAILEEN UDAL ERROLDA OSATZEKO GALDETEGIA

Urtarrilaren 29ra arte izango da zabalik epea.

2024·01·16


Udalak etxebizitza eskatzaileen udal errolda osatzeko galdetegia  irekitzen du gaurtik aurrera; helburua epe laburrean eta ertainean egongo den eskaria jakitea da, eta Ormaiztegin etxebizitza erosi edo alokatu nahi dutenen asmoak eta beharrak ezagutzea

Errolda horri esker, benetako eskaera ezagutu ahal izango da, eta etxebizitzen alorrean jarraitu beharreko estrategia eta eskaintza horretara egokitu ahal izango da. Etxebizitzaren gaia estrategikoa da Ormaiztegirentzat, eta orain hartzen diren erabakiak garrantzitsuak izango dira datozen urteetarako; horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen da errolda hori osatzea.

Inkesta osatzeko bi modu izango dira:

Paperean bete eta Udal Bulegoetan sarrera eman; inkestak eskuragarri izango dira bulegoan bertan.

On-line Google- formularioak aplikazioa bitartez,ondorengo estekan:

https://forms.gle/uu7emacQgqTjHu9S8