Berriak
Atzealdea

Ormaiztegiko XXIX.Mendi eta Abentura Astea

Azaroaren 8tik 13ra Ormaiztegin; eski, eskalada eta alpinismo emanaldiak, mendi ibilaldia, omenaldia Txema Ainz-i, John Muir Trekking argazki erakusketa eta gaztinajana

2022·11·05


 

Eskuorria 

Ormaiztegiko XXIX.Mendi eta Abentura astea martxan da

 
Emanaldiak izango dira asteartetik ostiralera; Laponia, Maroko, Peru, Tailandia, Jordania, Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña edota Putterrin barrena bidaiatuko dute bertan, eskalada, alpinismoa edota eski trabesiak bide hartuta.
 
Omenaldia egingo zaio azaroaren 10eko emanaldia hasi aurretik 2021ean zendu zen Txema Ainz-i; urte luzez Ormaiztegiko Kirol Elkarteko lehendakari izandakoa eta Mendi asteko kolaboratzaile ere bai.
 
Igande goizean mendi ibilaldia izango da, eta, gaztainajaina arratsaldez (bildutakoa Guraso Elkartearentzat izango da). Ibilaldian izen-ematea irekita dago azaroaren 11a arte, kultura@ormaiztegi.eus era idatzita. Mendi buelta amaitzean hamaiketakoa izango da parte-hartzaileentzat. 
 
JOHN MUIR TREKKING argazki erakusketa ikusgai izango da gizarte etxean, azaroaren 8a eta abenduaren 18a bitartean.
 
Ormaiztegiko udalak eskerrak ematen dizkie, beste urte batez, ilusioz eta gogoz lanean aritu diren Mendi asteko lan taldeari.
 
Era berean, Oin-Harriak jubilatu elkarteko kideek urteroko gaztinajana antolatu dute azaroaren 12rako, Gizarte etxean.