Berriak
Atzealdea

ORMAIZTEGIN ETXEBIZITZA BEHARKO DUTENEI BILERA DEIA

Bereziki interesgarria herriko gazteentzat.

2024·01·12


Udalak bilera deia egiten du epe labur eta ertainean Ormaiztegin etxebizitza beharko dutenentzat; azken urteetan arazoak izaten ari dira etxebizitzak eraikitzeko eta honen arrazoiak eta egon daitezkeen irterbideak azaldu nahi dira.

Gainera, etxebizitzak eraikitzeko edozein ekimen publiko edo pribatu martxan jartzeko, ezinbesteko da eskatzaileen errolda osatzea. Hau egiteko azalpenak ere bertan emango dira.

Bilera Gizarte Etxeko Areto Nagusian izango da astelehena 15, 19:00etan.